Sare mankomunatua
Herri ondasunekoa den telekomunikazio-azpiegitura da
Sarea hainbat eragileren laguntzarekin garatzen da, erabiltzaile izan nahi duten pertsona guztiak baldintza beretan egotea ahalbidetuz. Gizarte-ekintzarako eta inklusiorako oinarrizko tresna den aldetik, Interneterako sarbidea izateko giza eskubidea defendatzen dugu. Halaber, gure sareak beti sustatuko du ekonomia soziala, solidarioa eta kolaboratiboa. Gainera, informazioaren eta komunikazioaren gizartea garatzen du.
Nola finantzatzen da?
Proiektua gauzatzeko behar den inbertsioa eragile askoren bidez lortzen da, besteak beste, herritarren, Udalaren eta Fundazioaren bidez.
Prezio merkeagoa izan dezaket?
Zure hileko ordainagiritik "linea-kuota" kontzeptua ezabatzeko aukera ematen dizugu. Horrela, kontzeptu hori ezabatuta, zure tarifa nabarmen murriztuko da. Horretarako proiektua finantzatzen lagundu beharko duzu, Guifi.net Fundazioari dohaintza bat eginez.
Maiz egindako galdera gehiago
Zein da dohaintzaren zenbatekoa?
Zumaiaren kasuan, 1.200 euroko dohaintza egitea dakar. Baina dohaintza bat denez, 427,5 euro desgrabatu ahal izango dituzu. Ondorioz, erabiltzailearentzako benetako kostua 772,5 eurokoa da.
Errentagarria da dohaintza egitea?
Zeurea da erabakia. Informazioa ematen dugun bakarrak gara, eta erabiltzaileari aukera ematen diogu "kuota-linearen" kostua betiko ezabatzeko. Kostu hori hilean 17 eurokoa da; urtero, 204 euro.
Dohaintza egiten baduzu, 3,8 urtean zenbatekoa amortizatuko zenuke.
Dohaintza egiten ez baduzu, 17 euro horiek ordainduko dituzu, gainerako telekomunikazio-konpainiekin egiten den bezala.
Derrigorrezkoa al da dohaintza bat egitea?
Ez da derrigorrezkoa. Dohaintza konexioa izan baino lehen egin dezakezu, edo alta hartu eta 2 hilabetera bitarteko epean.
Dohaintza epe bakarrean edo hiru epetan egin ahal izango da.
Nola egin dezaket dohaintza bat?
Atalean sartuta, banku-transferentzia bidez edo kontuan zordunduta. Ordainketak zatikatu nahi izanez gero, jar zaitez gurekin harremanetan eta nola egin azalduko dizugu.
Alta kuota ordaindu behar dut?
Inola ere ez, ZOZn ez da kuotarik ordaindu behar alta emateko.