Zuntz Optikoa Zumaia
Zatoz guztion sareraDenok dugu kalitatezko konexioa izateko eskubidea. Auzo guztietara zabaldutako sare berri honi esker, ohiko operadore handiez gain, tokiko operadore txikiek eskaini ahal izango dute zerbitzua. Horrek zumaiarrei hileroko kostua gutxitzeko aukera emango die.
.png)
Parte hartu eta aurreztu
Sare mankomunatuaren parte izanda, linearen hileko kuotaren kostua aurreztu ahal izango duzu.
.png)
Estaldura Zumaia osoan
Bestelako operadoreen proiektuek ez bezala, gure sareak udalerriaren %100a hartuko du, guretzat, denok berdinak garelako.

Operadore anitzeko sarea
Gure komunitateari modu iraunkorrean hazteko aukera emango dion tokiko ekonomia indartsuan sinisten dugu.
Maiz egindako galderak
Argitu ZOZ sareari buruzko zalantzak
Zer da Zuntz Optikoa Zumaia (ZOZ)?
Zumaiako Udalak Guifi·net Fundazioarekin elkarlanean sustatutako ekimena da Zuntz Optikoa Zumaia (ZOZ), udalerri osoan zuntz optikoaren herri sarea hedatuko duena. Sare hori hala nahi duten etxebizitza, saltoki, erakunde eta enpresa guztietara iritsiko da.
Zer da sare mankomunatu bat?
Eredu konbentzionaletan, sarearen jabetza operadore bakar baten esku egon ohi da; operadore horrek ustiatzen du sarea, eta hari etekina ateratzen dio. Aldiz, sare mankomunatu bat herri ondasun gisa erabiltzen den azpiegitura bat da. Hori horrela izanik, inork sarearen jabetza eskuratu ez dezan kudeaketa-mekanismo batzuk ditu.
Eredu horrekin sare ireki, aske eta neutral bat sortuko da, hainbat operadorek erabiliko dutena, eskaintza handituz. Gainera, jasangarriagoa da, ez baitira azpiegiturak bikoizten.
Nola bermatzen da sare mankomunatua?
Guifi·net Fundazioak bermatzen du zerbitzua eskaini nahi duen edozein operadorerentzat sarea eskuragarri eta baldintza berdinetan egotea. Gainera, merkataritza- eta kudeaketa-jardunbide egokiak aplikatzen direla ziurtatzen du, operadoreen artean sor daitezkeen gatazkak konponduz..
Zein banda-zabalera eskaintzen du zuntz optikoko sareak?
Gehienez 1.000 Mbps simetriko eskaintzen ditugu (Gbps simetriko 1), etorkizunean handitzeko aukerarekin. Zifra horrek soberan estaltzen ditu edozein erabiltzaileren beharrak.
Zalantzarik izanez gero, zure operadoreari aholkularitza eska diezaiokezu.
Operadorea aukeratu dezaket?
Bai, erabiltzaileak erabakitzen du konfiantza zein operadorengan jartzen duen eta zein den egokiena deritzon eskaintza..
Derrigorrezko iraupen-konpromisoa dago?
Ez, ZOZan ez zaio inori iraupen-konpromisorik eskatzen.
Non eska dezaket prezioei eta zerbitzuei buruzko informazioa?
Harremanetan jarriz operadoreei telefono edo web bidez. Zure beharretara hobekien egokitzen diren alternatibak azalduko dizkizute.
Nola hedatuko da zuntz optikoa?
Faseka egingo dugu. Parolaldetik hasiko ditugu lanak, Alde Zaharrean jarraituz. Handik Zumaia osora iritsiko gara, Narrondo, Artadi eta Oikia barne.
Noiz iritsiko da ZOZ nire etxera?
Webgunean aurreikusitako egutegia ikusiko duzu, baina edozein operadoreren bidez, zure bizilagunen komunitatean edo auzoan gaiaren inguruko informazioa eska dezakezu.

Nola aldatuko naiteke ZOZ sarera?
Gehien gustatzen zaizun operadoreari deitu, eta haiek gidatuko zaituzte. Gainera, zure telefono finkoa edo mugikorra aldatu nahi baduzu, konpainia batetik besterako eramangarritasuna egiten lagunduko dizute.
Proiektuaren bultzatzaileak


