Sakananet, Sakanako sare mankomunatua
Telekomunikazio-azpiegitura bat, guztion onerako
Interneterako sarbidea errazten dugu zuntz optiko mankomunatuko sare bat eraikiz eta kudeatuz, sare hori bultzatzen, finantzatzen edo erabiltzen duten eta konektatzen diren eragileei esker. Horrela, erabiltzaile izan nahi duten pertsonei aukera ematen diegu baldintza berdinetan egoteko.
Internetera sartzeko giza eskubidea defendatzen dugu, gizarte-ekintzarako eta gizarteratzeko oinarrizko tresna gisa; horregatik, gure sareak beti sustatzen du ekonomia soziala, solidarioa eta lankidetzazkoa, eta informazioaren eta komunikazioaren gizartea garatzen du, landa-eremuen eta hiri-eremuen arteko eten digitala ezabatuz.

Sarearen printzipioak
Irekia
Edozein pertsona sar eta konekta daiteke diskriminaziorik gabe.
Askea
Konektatzen denak edozein jarduera ekonomiko, sozial edo kultural egin dezake, edukia eman edo, besterik gabe, trukatu.
Neutrala
Zirkulatzen duten edukietan eta erabiltzen den teknologian edozein erakunde publiko edo pribatuk ez duela esku hartzen ziurtatzen dugu
Sakananet
Nola finantzatzen da?
-
Proiektua gauzatzeko behar den inbertsioa eragile askoren bitartez lortzen da, besteak beste, herritarrak berak, Guifi·net Fundazioak, Sakanako Mankomunitateak, Sakanako Garapen Agentziak, operadoreek eta Nafarroako Gobernuak.
-
Ekarpen bat egiten, proiektua hazten laguntzen eta sarea parte-hartzaile guztiekin partekatzen dela ziurtatzen duzu.
-
Gainera, ekarpen horri esker, hileko tarifan bizitza osorako murrizketa izango duzu.
Zein da ekarpenaren zenbatekoa?
Sakanako erabiltzaile zaren aldetik, zure hileroko ordainagiritik "lineako kuota" kontzeptua ezabatzeko aukera duzu 1.200€ - ko ekarpena eginez, hauek Ogasunean desgrabatzeko aukera izanik. Ekarpena:
-
Sarea zure etxera edo enpresara iristearen kostua estaliko duzu.
-
Ez duzu inoiz gehiago kontzeptu hori ordaindu beharko operadoreekin.
-
Horrek esan nahi du 17€ euroko deskontua izango dela hileko fakturan.
Adibidez, ekarpena eginez gero: zure hileko faktura 45€-koa bada, 28€ baino ez dituzu ordaindu beharko Interneterako sarbide - zerbitzu gisa, azpiegitura ordaindua egongo litzatekeelako.
Komeni zait ekarpen bat egitea?
Zeuk erabaki. Sakananet sare mankomunatuan erabiltzaileari "lineako kuota" ren kostua betiko ezabatzeko aukera duela jakinarazten diogu, hau da, hilean 17€, urtean 204€.
1.200€-ko ekarpen egiten baduzu, 3,8 urteren buruan amortizatuta izango duzu zenbatekoa.
Egiten ez baduzu, 17€ ordainduko dituzu beti, gainerako telekomunikazio-konpainietan bezala.
Derrigorrezkoa al da ekarpen bat egite?
Ez da derrigorrezkoa ekarpen bat egitea, baldin eta gainerako parte-hartzaile batzuen finantzaketa lortzen bada proiektua egin ahal izateko. Baina garrantzitsua da jakitea, ekarpenarekin, inguruku gainerako bizilagunei sarea zabaltzen laguntzen diegula, eta horrela, edozein pertsonak izango duela eskura Internet, eten digitala ezabatuz.
Nola egin dezaket ekarpen bat?
Ordainketa egiteko bi modu dituzu:
-
Ekarpentzei buruzko Guifi·net Fundazioaren web orriaren atalaren bidez, zure datu pertzonalak (NANean daudenak) eta zure txartelarenak sartuz.
-
Edo, bestela, SEPA mandatuaren bidez egiteko aukera duzu. Bankuko helbideratzea agintzen duen dokumentua helaraziko dizugu paperean.
Noiz egin dezaket ekarpen bat?
-
Ekarpen ordainketa bakarrean egiteko aukera dago (1.200€).
-
Edo bitan zatituta (600*2) edo gehienez hiru ordainketatan (400*3).
Zatikatua izanez gero, ordainketak lehenengo ordainketaren ondorengo hilabeteetan egin beharko dira. Ordainketaren erdia konektatu aurretik egin ahal izango duzu, eta beste erdia konektatu ondoren.