Sare...
Parte-hartzailea
Handitu sare hau eta aurreztu hileko kostua, bizitza osorako, sare mankomunatuan parte hartuz!
Estaldura osoa
Fase 1eko Sakana udalerrietako etxe eta enpresa guztietara iristen gara, diskriminaziorik gabe. Digitala arrakala desagerrarazten dugu!
Fase 1eko udalerriak dira: Arakil, Irañeta eta Arruazu.
Fase 2ko udalerriak: Irurtzun, Uharte-Arakil, Lakuntza, Arbizu eta Etzarri - Aranatz.
Multioperadorea
Auzotarrak tokiko operadore desberdinen artean hauta dezakete.
Ekonomia lokal sendoa indartzen dugu, gure komunitateari iraunkortasunez hazten laguntzeko.
Sakana fibra optikoari buruz
Nor gara?
Sakana Haraneko Fibra Optiko Sareak (Nafarroa) ekimen bat da,Sakana Mancomunitateak,Sakana Garapen AgentziaketaGuifi·net Fundazioak. Gainera, herritarren kolaborazioa eta parte-hartzea,Nafarroako Gobernua(obrak) eta Internet eta telefonia zerbitzuak eskaintzen dituzten bost operadoreek parte hartzen dute:Abaila,Evel,Sisnet,SonaetaWïkai.
Proiektuaren helburua da telekomunikazioen sare mankomunatua ezartzea, fibra optikoaren bidez Interneteko sarbidea etxe, enpresa edo udalerrietako ustiapenetara iristeko, momentuz ekimenari atxiki direnak: Arakil, Arbizu, Arruazu, Etxarri-Aranatz, Irañeta, Irurtzun, Lakuntza eta Uharte-Arakil.
Zer da sare mankomunatua?
Modelo tradizionaletatik desberdina da, non sarearen jabetza operadore bakar baten esku dagoen, sare mankomunatuak azpiegitura bat da, komuneko ondasun gisa erabiltzen dena: inbertitu duten eta erabiltzen duten aktore guztien esku dago. Gainera, kudeaketa egiten da mekanismo sorta baten bidez, inork bereganatu ez dezan, landa edo baso komunalak kudeatzean gertatzen den bezala.
Modelo honek abantailak ditu, hala nola:
-
Sare irekia, libre eta neutrala izatea.
-
Sare bera partekatzea operadore anitzekin (monopolioa saihesten da).
-
Ingurumenean iraunkorragoa da, azpiegiturak bikoiztu ez direlako.
-
Costuak murrizten dira.
-
Erabiltzaileek operadore komertzial desberdinen artean hauta dezakete.
-
Azpiegituran negozioa egitea saihesten da.