Erroibar eta Orreagako
zuntz optiko mankomunatua !!!

Erroibar eta Orreagak Gufi·net telekomunikazio eredu mankomunatuaren aldeko apostua egin dute, herritarrei Internet jasangarriagoa eta hurbilagoa helarazteko helburuarekin. Kalitatezko internet konexioa izango dute, bidezko prezioan eta tokiko operadoreen bitartez, hurbileko ekonomia sustatuz.

Sarea

Parte-hartzailea

Sare mankomunatuaren parte izanik, sarea hazten lagundu eta hileko linearen kostua bizitza osorako murrizten duzu.

Estaldura osoarekin

Udalerrietako etxe eta enpresa guztietara iristen gara, diskriminaziorik gabe.

Ken dezagun eten digitalal!

Operadore anitzeko sarea

Bizilagunek tokiko operadoreen artean aukera dezakete.

Tokiko ekonomia sendoa bultzaatzen dugu, gure komunitateari modu  iraunkorrean hazteko aukera ematen diona.

Ohiko galderak

Erroibar eta Orreagako Sarea, Erroibarko Udalak, orreagako Udalak eta Guifi·net fundazioak bultzatutako ekimena da, herritarren eta Internet eta telefoniako zerbitzuak eskaintzen dituzten hiru operadoreren ( Evel, Sisnet eta Wikai) lankidetza eta partaidetzarekin. 

Proiektuaren helburua telekomunikazio sare mankomunatu bat zabaltzea da, zuntz optikoaren bidez interneteko sarbidea Errroinbarko eta Orreagako edozein etxe, enpresa edo ustiategietara helarazteko.

Ohiko ereduetan sarearen jabetza operadore bakar baten esku dago, operadore horrek ustiatu eta etekina ateratzen sareari. Aldiz, sare mankomunatua ondasun komun gisa erabiltzen den azpiegitura bat da: bertan inbertitu duten eta erabiltzen duten eragile guztiena da. Hau horrela izanik, larreen edo herri-basoen kudeaketarekin gertatzen den bezala, inork sarearen jabetza eskuratu ez dezan kudeaketa mekanismo batzuk ditu.

Eredu honek abantaila hauek ditu:

  • - Sare ireki, aske eta neutrala izatea.

  • - Sare bera hainbat operadorek erabiliko dute monopolioa sahiestuz eta eskaintza haundituz.

  • - Jasangarriagoa da, ez baitira azpiegiturak bikoizten.

  • - Kostuak merketzea.

  • - Erabiltzaileek hainbat operadoreren artean aukera dezakete.

  • - Azpiegiturarekin negozioa egitea sahiesten da. 

1.000 Mbps simetriko (Gbps simetriko 1) eskaintzen ditugu gehienez, etorkizunean haunditzeko aukerarekin, edozein erabiltzaileren beharrak asetzen dituen kopurua.

Bai, erabiltzaileak erabakitzen du zein operadorerengan duen kofiantza eta ze eskaintza gustatzen zaion gehien. Gainera, sarean parte hartzen duten operadoreen artean, nahi den guztietan alda daiteke, ez baitago iraunkortasunik. Hemen operadoreak kontsulta ditzazkezu

Jarri harremanetan internet eta telefono zerbitzuak eskaintzen dituzten operadoreekin

Guifi·net Fundazioak bermatzen du zerbitzua eskaini nahi duen edozein operadorerentzat sarea eskuragarri eta baldintza berdinetan egotea. Gainera merkataritza eta kudeaketa-jardunbide egokiak aplikatzen direla ziurtatzen da, operadoreenartean sor daitezkeen gatazkak konponduz.

Zalantzak dituzu? 

Jarri zaitez gurekin harremanetan fundacio@guifi.net edo 623 52 65 29 telefonoan.

Erroibarko Udala

Orreagako Udala