Zatoz guztion sarera !!!
Interneterako sarbidea errazten dugu zuntz optiko mankomunatuko sare bat eraikiz eta kudeatuz, sare hori bultzatzen, finantzatzen edo erabiltzen duten eta konektatzen diren eragileei esker. Horrela, erabiltzaile izan nahi duten pertsonei aukera ematen diegu baldintza berdinetan egoteko.

Sarearen prinzipioak
Irekia
Edozein pertsona sar eta konektatu daiteke, diskriminaziorik gabe.
Askea
Konektatzen denak edozein jarduera ekonomiko, sozila edo kultural egin dezake, edukia eman edo besterik gabe trukatu.
Neutrala
Zirkulatzen duten edukietan eta erabiltzen den teknologian edozein erakunde publiko edo pribatuk ez duela esku hartzen ziurtatzen dugu.
Sare mankomunatuari buruzko galdera gehiago
-
Proiektua gauzatzeko behar den inbertsioa eragile askoren bitartez lortzen da, besteak beste, Erroibarko Udalak, Orreagako Udalak, herritarrak eta Guifi·net fundazioak.
-
Ekarpen bat egiten proiektua hazten laguntzen duzu eta sarea parte-hartzeile guztiekin partekatzen dela ziurtatzen duzu.
-
Gainera, ekarpen horri esker hileko tarifan bizitza osorako murrizketa izango duzu.
1.200€-ko ekarpena eginez, Erroibar eta Orreagako erabiltzaile zaren aldetik, zure hileroko ordainagiritik "lineako kuota" kontzeptua ezabatzeko aukera eta Ogasunean desgrabatzeko aukera duzu. Ekarpena:
-
Sarea zure etxera edo enpresara iristearen kostua estaliko duzu
-
Ez duzu inoiz gehiago "lineako kuota" kontzeptua ordaindu beharko operadoreekin.
-
Horrek esan nahi du, Erroibar eta Orreagaren kasuan, 17 euroko deskontua izango duzula hileroko fakturan.
Adibidez, ekarpena eginez gero: zure hileroko faktura 45€-koa bada, 28€ baino ez dituzu ordianu beharko internetko sarbide-zerbitzu gisa, azpiegitura ordaindua egongo litzatekeelako.
-
Gainera 1.200 euroetatik %25 itzuliko zaizu errenta aitorpenean, interes publikoko proiektua eta irabazi asmorik gabeko erakundea garelako. Ikusi hemen ekarpena egiteko modua.
Zuek erabaki. Erroibar eta Orreagako sare mankomunatuan erabiltzaileari "lineako kuota"ren kostua betiko ezabatzeko aukera duela jakinarazten diogu, hau da 17€, urtean 204€.
1.200 euroko ekarpena egiten baduzu 3,8 urteren buruan amortizatua izango duzu.
Egiten ez baduzu, 17€ ordainduko dituzu beti, gainerako telekomunikazio-konpainietan egiten den bezala.
Ez da derrigorrezkoa, baldin eta gainerako parte-hartzaile batzuen finantziaketa lortzen bada proiektua egin ahal izateko. Baina garrantzitsua da jakitea, ekarpenarekin, inguruko gainerako biztanleei sarea zabaltzen laguntzen diegula eta horrela, edozein pertsonak izango duela eskura internet, eten digitala ezabatuz.
Ordainketa egiteko bi modu dituzu:
-
Ekarpenei buruzko Guifi·net Fundazioaren web orriaren atalaren bidez, zure datu pertsonalak (NANean agertzen direnak) eta zure txartelarenak datuak sartuz.
-
Bestela, SEPA mandatuaren bidez egiteko aukera duzu. Bankuko helbideratzea agintzen duen dokumentua helaraziko dizugu paperean.
-
Ekarpena ordainketa bakarrean egiteko aukera dago (1.200€).
-
Edo bitan zatitua (600*2) edo gehienez hiru ordainketetan (400*3).
Zatikatua izanez gero, ordainketak lehenengo ordainketaren ondorengo hilabeteetan egin beharko dira. Ordinketaren erdia konektatu baino lehen egin dezakezu eta beste erdia konektatu eta gero.
Zalantzak dituzu?
Jarri gurekin harremanetan fundacio@guifi.net edo 623 52 65 29 telefonoan.