Sakananet, Sakanako sare mankomunatua

Telekomunikazio-azpiegitura bat, guztion onerako

Interneterako sarbidea errazten dugu zuntz optiko mankomunatuko sare bat eraikiz eta kudeatuz, sare hori bultzatzen, finantzatzen edo erabiltzen duten eta konektatzen diren eragileei esker. Horrela, erabiltzaile izan nahi duten pertsonei aukera ematen diegu baldintza berdinetan egoteko.

Internetera sartzeko giza eskubidea defendatzen dugu, gizarte-ekintzarako eta gizarteratzeko oinarrizko tresna gisa; horregatik, gure sareak beti sustatzen du ekonomia soziala, solidarioa eta lankidetzazkoa, eta informazioaren eta komunikazioaren gizartea garatzen du, landa-eremuen eta hiri-eremuen arteko eten digitala ezabatuz.

Text d'Odoo i bloc d'imatge

Sarearen printzipioak

Irekia

Edozein pertsona sar eta konekta daiteke diskriminaziorik gabe.

Askea

Konektatzen denak edozein jarduera ekonomiko, sozial edo kultural egin dezake, edukia eman edo, besterik gabe, trukatu.

Neutrala

Zirkulatzen duten edukietan eta erabiltzen den teknologian edozein erakunde publiko edo pribatuk ez duela esku hartzen ziurtatzen dugu 

Sakananet 

Zalantzak dituzu?

Jar zaitek gurekin harremanetan sakananet@guifi.net edo 623 52 65 29.

Herritarrek eta babesleek sustatutako eta finantzatutako proiektua:

Operadoreak